Beti izan dut neure burua komertzial kaxkartzat, ahoa anestesiaturik nuelarik aginlari bat bere irudi korporatiboa hobetzeaz konbentzitu nuen arte. Eta honela izan zen, astebeteren buruan eta juizioko hagin bat gutxiagorekin berriz klinikara gerturatu nintzen adostu genuen moduan argazki batzuk ateratzeko, bertan lan egiten duten profesionalei bisibilitatea emateaz gain sare sozial eta webgunerako edukia sortuaz.
Iruzkina argitaratu aurretik berrikusi egingo da.